Partikula azeleragailua bultzatu nahi du Erkorekak
Bilbo munduko ikerketa maparen «lehen mailan» jarri nahi du Josu Erkoreka Espainiako Kongresuaren EAJren Bizkaiko hautagaiak. Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza eskatu du horretarako, 180.000 euroko laguntzarekin partikula azeleregailuaren proiektua babes dezaten. EAJk Kongresuan bultzatutako proiektua dela gogoratu du, eta Espainiako Gobernuak orain arte izandako jarrera kritikatu du Erkorekak. Gobernuaren «diplomazia faltari» egotzi dio Bilbo espalazio bidezko neutroi iturriaren egoitza ez izatea, eta Cristina Garmendia Berrikuntzako ministroak aurreko hauteskundeetan jarritako lehen harria, dagoen «bakarra» dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu