Atxiloketak
Pasa den asteazkenean atxilotutako GRAPOko ustezko hiru kideetatik bi espetxeratzeko agindu du Moreno epaileak
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Ismael Moreno epaileak Urtuellan (Bizkaia) atxilotutako Nekane Ruiz Maldonado eta Barakaldon (Bizkaia) atzemandako David Perez Hernando GRAPOko ustezko kideak espetxeratzeko agindu du. Gasteizen atxilotu zuten Fernando Cantabrana Berrio epailearen aurretik igaro gabe utzi zuen aske Espainiako Poliziak.
Epaitegietako iturrien arabera, hiru pertsona horien atxiloketa iragan urteko abenduan Fuenlabradan (Madril, Espainia) atxilotu zituzten beste GRAPOko ustezko hiru kideri atzemandako informazioaren ondotik etorri da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu