Frantziako Poliziak pasa den ostegunean egindako bi sarekadetan atxilotu zituen ustezko lau etakideak. Frantziako Brive la Gaillarde herriko merkataritza-zentroanatzeman zituzten Troitiño eta Errasti. Poliziaren arabera, atxilotu zituztenean pistola bana zeramaten soinean, agiri faltsuak eta lapurtutako auto batekin zebiltzan. Espainian delitu larriak egin izana leporatu diete, batik bat, Troitiñori.
Egun berean, Grenoblen, Frantzia hego-ekialdean, Poliziak beste bi lagun atxilotu zituen, ustez auto bat lapurtzen ari zirela. Atxilotutako bi lagunak, 25 urteko Urtzi Zubizarreta eta 26 urteko Oier Gonzalez dira. Polizia iturriek agertu zutenez,Zubizarreta eta Gonzalezek pistola bat, errebolber bat, dokumentu faltsuak, Frantziako Poliziaren karnetak, autoak lapurtzeko balizak eta detektagailuak, Frantziako errepideetako mapak eta hatz markak ezkutatzeko itsasgarria zeramatzatenaldean atxilotzeko unean.
atxiloketak
Pasa den ostegunean Frantzian atxilotutako ustezko lau etakideek gaur deklaratuko dute epailearen aurrean
Iragan ostegunean Frantzian atxilotutako ustezko lau etakideek gaur deklaratuko dute epaile baten aurrean, Parisen. Atxilotuak Jon Troitiño, Zuhaitz Errasti, Urtzi Zubizarreta eta Oier Gonzalez dira. Lauei “helburu terroristak dituen gaizkile taldeko” kide izatea egozten die Poliziak. Frantziako legediak gehienez 10 urteko espetxe zigorra aurreikusten du delitu horrentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu