"7.200 metrora lo egin genuen atzo, eta gauerdian abiatu gara gailurrerantz. Baina goizaldeko ordubietan hainbesteko haizea zebilen, hainbesteko hotza egiten zuen, eze behera egin behar izan dugula. Dagoeneko hormatik kanpora gaude, zerbait jaten, eta, laster oinarrizko kanpamendura jaitsiko gara. Han bi egunez edo atseden hartuko dugu, eta ea eguraldi iragarpenek zer dioten. Baina dena horman utzi dugu, eta, beraz, itzultzeko asmoa dugu", adierazi du Pasabanek Radio Euskadin.
Atzo Iñaki Otxoa Olza mendizale nafarrak iritsi zuen Shisha Pangmako gailurra, eta, horrenbestez 11 zortzi milako igo ditu.
Mendia
Pasabanek eta Izagirrek huts egin dute Shisha Pangmako gailurra iristeko lehen saioan
Haize indartsuaren eta hotz handiaren eraginez, 7.600 metroko altueran zirela, Shisha Pangman (8.027 metro) gora jarraitu ordez beherantz egitea erabaki dute Edurne Pasaban eta Asier Izagirre mendizaleek. Haiekin batera Esther Sabadell espediziokide katalana zihoan, eta hirurek etsi dute. Hala ere, egun pare batez atseden hartu eta gero berriro saiatzeko asmoa dutela agertu du Pasabanek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu