Ebay etxeak adierazi du pasahitza aldatzea dela aukerarik onena, eta erabiltzaileen segurtasuna indartzen lagunduko duela. Enpresak baieztatu du, dena den, ez dutela antzeman erabiltzaileen kontuetan baimendu gabeko mugimendurik izan denik.
Langile "gutxi batzuen" erabiltzaile sarbideak lortu zituzten erasotzaileek, sistemara sartzeko bidea lortuz. PayPal ordainketa sistema ere Ebay etxearena da, baina, adierazi dutenez, ez dute horretarako sarbidea lortu duten zantzurik. Bereiztuta eta enkriptatuta gordetzen ei dituzte horri dagozkion datuak.
Ebay atariko pasahitzak aldatzeaz gain, erabiltzaileei, beste atarietan antzeko sarbide datuak baldin badituzte, horiek ere aldatzea galdegin die.