EusKAL HERRIA

Pasaiako kanpo portuaren aurka agertu dira bertako alkatea, Oceana eta Biologoen Elkargoa

"Ilegala, ekonomikoki jasangaitza eta ingurugiroaren aurkako erasoa" dela jakinarazi dute. Gipuzkoako Batzar Nagusiek, portua egitearen alde egin dute gaur.

2010eko abenduaren 15a
19:14
Entzun
Pasaiako super portuaren aurka agertu dira Pasaiako alkatea, Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala eta Oceana ekologisten elkartea. Jaizkibelgo labarretan egin nahi dute super portuaren aurka agertu dira guztiak, eta "ilegala, ekonomikoki jasangaitza eta ingurugiroaren aurkako erasoa" dela uste dute. Garrantzi Komunitarioko Leku (GKL) izendatuta dagoela ere gogorarazi dute Oceanako kideek, eta beraz, Europako Batasunaren legeen aurka doala baieztatu dute.

Kantauri itxasoa Europak babestutako toki gutxienetakoa dituen ingurua da, beraz, beharrezkotzat jotzen dute Europako legedira egokitzea inguru hori, Oceanaren ustetan. Biologoen elkarteak eta Oceanak eginiko bileran, Jaizkibelgo labarretan 35 kilometroko korridore ekologikoa izendatzearen proposamena gauzatu dute. Proposamen horri esker, inguruko espezie eta gune asko babestuko lituzkeela diote beraiek.

Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabaki dute Pasaiako badia ezin dela bere onera ekarri Kanpo Portua eraiki gabe. EAJ, H1 eta PSE-EEk proposatutako zuzenketa izan da, eta PPren babesa ere jaso du. "Gipuzkoaren konpetitibitatea bermatzeko beharrezkoa" dela diote. EBko Arantza Gonzalezek salatu egin du aldeko botua eman duten alderdien jarrera, portuaren eraikuntza kontraesanez beteta dagoela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.