Miguel Buen iazko ekainetik da Pasaiako (Gipuzkoa) Portuko Agintaritzako presidentea -Joxe Joan Gonzalez de Txabarri jeltzalearen partez- eta 2007ko ekainetik Gipuzkoako batzarkidea da PSE-EEtik, baina gaur Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabaki dute Buenek ezin duela bi karguetan egon, "bateraezinak" direlako. Beraz, bietako bat hautatu beharko du.
EAJk, Hamaikabatek, Aralarrek, PPk eta EBk egin dute erabakiaren alde. PSE-EEk eta Alternatibak ez.
Iñaki Arriola (PSE-EE) Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburuak proposatu zuen Buen izatea Pasaiako Portuko presidentea, eta hala izendatu zuen Jaurlaritzak. 2008tik ordura arte Espainiako Kongresuko parlamentari izan zen hura, eta Pasaiako postua hartzean utzi egin zion diputatu izateari.
Miguel Buen (Zaragoza, Espainia; 1947) lehen ere izana da Pasaiako Portuko presidente: 1998an. Besteak beste, Errenteriako (Gipuzkoa) alkate ere izan zen (1987-2003), Gipuzkoako Batzar Nagusietan PSEren bozeramaile, Aldundiko Gazteria eta Kirol zuzendari (1999), Eusko Legebiltzarreko presidenteorde (2004-2007) eta Gipuzkoako PSEren idazkari nagusi (2004-2008).
politika
Pasaiako Portuko presidente edo Gipuzkoako batzarkide?
Miguel Buen sozialistak bi karguetako bat hautatu beharko du, Gipuzkoako Batzar Nagusiek erabakita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu