Gizartea

Pasaiako portuko suteagatik salaketa jarriko dute bizilagunek

Osasun publikoaren kontrako delitu baten berri emango dute Donostiako Ingurumen Fiskaltzan. Lezo, Errenteria eta Pasaiako (Gipuzkoa) herritar talde batek Badian Bizi koordinakundea sortu dute, Pasaiako Portuak eragiten duen "airearen eta zarataren" kutsadura salatzeko.

Badian Bizi taldeko kideek prentsaurrekoa esakaini dute, gaur, Lezon. GORKA RUBIO, FOKU
2018ko abuztuaren 9a
07:10
Entzun

Joan den ostegunean Pasaiako portuan (Gipuzkoa) izandako sutearen harira, Badian Bizi koordinakundea osatu dute Lezo, Errenteria eta Pasaiako herritarrek, "airearen eta zarataren kutsadura" gehiago jasan ezinda. Goizean Lezon egindako agerraldian eskatu dute sutea eta horrek eragindako kalteak aztertzeko, gertakaria ezin baita geratu "zigorgabetasun egoeran". Hartara, auziatara jotzea erabaki dute: osasun publikoaren kontrako delitu batengatik salaketa jarriko dute Donostiako Ingurmen Fiskaltzan. Bestalde, galdetu dute sutean zein material isuri eta aireratu ziren, agintariek ez baitie helarazi "informazio ofizialik".

Pasaiako portu inguruko bizilagunentzat ez da kasu bakan bat izan ostegunekoa. Azaldu dute agintariek ez dituztela aintzat hartzen herritarren kexak, eta, oraingoan, talde bat sortu dute urteetan zehar portuagatik jasandako kalteak salatzeko eta neurriak exijitzeko. Herritarren ongizatea defendatu dute, esanez negozioa ezin dela pertsonen osasunaren gainetik jarri: "Aire garbia arnasteko eskubidea dugu badia inguruan bizi garenok ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.