Pasaiako portutik irteten ari zen ontzi baten istripua ikertzeko eskatu du LABek

Erredakzioa
2012ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Pasaiako portutik itsas zabalera irteten ari zen itsasontzi batek istripua izan zuen joan den apirilaren 10ean. Ontziak kontrola galdu zuen, eta San Pedro aldera makurtzen joan zen, hondoa jo arte. Ez zen istripurik izan, baina ezbeharraren berririk ez dela inon agertu adierazi du LAB sindikatuaren portuko ordezkaritzak; portu agintaritzari eta Itsas Kapitaintzari ere galdegin diete informazioa, baina erantzunik ez zaie iritsi sindikatuko kideei. Horregatik, gertaeraren berri eman, eta istripua sakon aztertu behar dela ohartarazi dute; istripua 200 metro atzerago gertatu izan balitz, ontziak etxeen kontra joko lukeela azaldu dute. Horregatik, prebentzioa hobetzeko ikerketa beharrezko dela nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.