Martxoaren 22an mende laurdena beteko da Espainiako Poliziak Pasaian (Gipuzkoa) Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide tiroz hil zituenetik -113 tiro zulo zituzten laurek- eta, gertaera hura gogoratzeko, herritar batzuek ekitaldiak antolatu dituzte egun horretarako.
12:00etan, Pasai Donibanen hasita, manifestazioa egingo dute hilketak izan ziren lekura, 12:30ean hor omenaldia egingo dute, eta 14:00etan bazkaria.
Rafael Delas Txapas eta Jose Maria Izura Pelu iruinsemeak eta Dionisio Aizpuru Kurro eta Pedro Mari Isart Pelitxo azpeitiarrak (Gipuzkoa) hil zituzten 1984ko martxoaren 22 hartan. Oraindik auzia ez da argitu epaitegietan. Kasua hiru aldiz itxi izan dute, baina orain berriro zabaldu dute. Izan ere, Donostiako Epaitegiak urtarrilaren 19an deklarazioa hartu zion Espainiako Poliziaren orduko Gipuzkoako Informazio arduradunari.
Politika
Pasaiako sarraskia oroitzeko ekitaldiak egingo dituzte igande honetan
Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituen 1984ko martxoaren 22an; 113 tiro zituzten. Pasai Donibanen egingo dituzte ekitaldiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu