polizia indarkeria

Pasaiako segadaren auzia ez ixteko helegitea atzera bota dute

Gipuzkoako Auzitegiak ez du aintzat hartu biktimen senideen eta Azpeitiko Udalaren eskaera. Asteazkenean elkarretaratze bat egingo dute, Donostian.

Lau hildakoen omenez Pasaiako badian jarritako lora sorta bat.
2016ko uztailaren 16a
14:55
Entzun

Pasaiako «segadaren» auzia ez artxibatzeko eskatuz biktimen senideen eta Azpeitiko Udalak jarritako helegitea atzera bota du Gipuzkoako Auzitegiak. Senideek aurtengo otsailaren 3an jakin zuten auzia artxibatu zuela Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak, eta erabaki haren kontrako helegitea jarri zuten. Berriki jakin dute atzera bota dutela.

Datorren asteazkenean elkarretaratze bat egingo dute Donostiako auzitegi aurrean (11:30), kasua ez artxibatzeko eskatzeko.

Espainiako Poliziak Komando Autonomo Antikapitalistako lau hil kide zituen Pasaiako badian, tiroz, 1984ko martxoan: Rafael Delas Txapas (Iruñea, 1957), Jose Maria Izura Pelu (Iruñea, 1958), Pedro Mari Isart Pelitxo (Azpeitia, 1961) eta Dioni Aizpuru Kurro (Azpeitia, 1963). Lau gorpuetan 113 bala zulo aurkitu zituzten.

Oinatzak Produkzioak taldeko Yuri Agirre eta Xabier Otamendi auziari buruzko dokumental bat prestatzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.