Ingurumena

Pasaiako zentral termikoaren tximinitik eskegi dira Greenpeaceko ekintzaileak

Iberdrolaren zentral horrek aldaketa klimatikoan eragin zuzena duen CO2 asko isurtzen duela salatu dute, eta ixteko exijitu. Beren =l webgunearen==http://www.greenpeace.org/=l bidez eskaerarekin bat egiteko galdegin diete herritarrei.

2007ko martxoaren 27a
17:32
Entzun
Geenpeaceko iturriek agertu dutenez, goizeko zazpiak aldera Iberdrolaren Pasaiako zentral termikora sartu dira hogei bat ekintzaile. Haietako zenbait zentraleko tximinitik eskegi dira, eta Stop CO2 idazten ari dira. Gainerako ekintzaileak zentralaren ateetan daude Pasaiako zentrala ixteko euskaraz zein gaztelaraz eskatzen duten kartelak eskutan hartuta.

Ingurumenaren aldeko elkarte horren arabera, Pasaiako zentral termikoak Gipuzkoako ibilgailu guztiek baino C02 gehiago isurtzen du urtean, eta gas horrek Lurraren berotzean eta aldaketa klimatikoan eragin zuzen-zuzena duela ohartarazi du. Hori dela eta,zentrala berehala ixteko eskatu dio Iberdrolari. Herritarrek Greenpeaceren webgunearen bidez dute eskaerarekin bat egiteko aukera.

Elkarteak salatu du Iberdrolak ingurumenaren arloan eta aldaketa kilimatikoaren gaian bi era kontrajarritara jokatzea. Batetik, Kiotoko protokoloaren babesle gisa agertzen da, energia berriztagarrien aldeko apostua egin du, eta ikatz zentralak bultzatzen dituen Espainiako energia plana kritikatu du. Bestalde, ordea, CO2 asko isurtzen duten ikatzezko hiru zentral termiko ditu Iberdrolak Espainian eta Euskal Herrian, eta amortizatuta dauden arren, ez ditu ixten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.