Oarsoaldeko elkarte feministak deituta, hainbat lagun bildu dira gaur Pasai Antxon (Gipuzkoa), asteazken goizean izandako sexu eraso bat salatzeko.
Pasaiako Euskotreneko geltokian izan zen erasoa. Andre bat eskukatzen hasi zen gizon bat; andreak laguntza eske oihu egin zuenean alde egin zuen gizonak. Trena hartu eta Loiolan jaitsi zen andrea; han bidaiariek artatu eta Ertzaintza abisatu zuten. Ostegunean atxilotu zuten gizona.