Ekonomia
Pasaian lanean hildakoaren heriotza salatu dute
Pasaiako (Gipuzkoa) portua geldirik egon da gaur goizean ordu erdiz, Oarsoaldeko Hitza-k jakinarazi duenez. Izan ere, 11:30etik 12:00etara elkarretaratzeak egin dituzte langileek, atzoko lanean hildako langilearen heriotza salatzeko. Kargatzeko zain zegoen kamiolari bat hil zen atzo portuan, bihotzekoak jota. Gaur garraiolarien lan baldintzak salatu dituzte langileek, besteak beste. Batera, baina bakoitza bere aldarriekin irten dira sindikatuak protesta egitera. Argazkian, Langile Batzordekoak (Argazki Press).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu