Ordiziako Euskal Jaia

Paskual Lopez Uralde arabarra nagusitu da Ordiziako 30. gazta lehiaketan

Egun handia da gaurkoa Ordizian. Izan ere iraileko azoka bereziaren 99. ekitaldia ospatzen da goizko lehen orduetatik. Eguraldia lagun, milaka izan dira Ordiziara hurbildu diren pertsonak. Beste behin gazta izan da eguneko protagonista nagusia. Paskual Lopez Uralde arabarra izan da gazta lehiaketaren irabazlea. Aurten sekula baina dirutza handiagoa ordaindu da gazta irabazlearengatik: Ordiziako Pottoka Tabernak eta Martinez Jatetxeak 5.100 euro ordaindu dituzte, iazko gazta irabazlearengatik ordaindu zena baina 1.000 euro gehiago. Gazta irabazlea Ordizian gelditu da lehenengoz.

2003ko irailaren 10a
16:10
Entzun
Epaimahaia hogeita bi lagunek osatu dute; horien artean Martin Berasategi, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Hilario Arbelaitz, Atxen Jimenez eta Edorta Agirre. Epaimahiko kideek gazta irabazlearen maila goraipatu dute.

"Aurreko urteetako teknika bera erabili dut"

Lopez Uralde oso pozik agertu da lortutako sariarekin. "Oso pozik nago saria irabazi dudalako. Horrelako lehiaketa batera aurkezten zaren bakoitzean irabazteko esperantza baduzu, baina oso sorpresa pozgarria izan da". Gaztaegiteko orduan ez duela sekretu berezirik erabili dio. "Aurreko urteetako teknika bera erabili dut aurtengo gazta egiteko orduan. Beti bezala egin dut". Lopez Uralde seigarren sailkatu zen iaz Ordiziako gazta lehiaketan. Bigarren sailkatua Jose Mari Jauregi Fernandez arabarra izan da; hirugarrena, berriz, Jesus Ansuola Juaristi elgolbaitarra.

Ordiziara hurbildu diren lagunek ez dute aspertzeko betarik izan, eta hamaika gauza egon dira ikusgai: Pirenaika arrazako ganadu erakusketa eta lehiaketa, Plaza Nagusian; gazta txapelketa, Beti Alai pilotalekuan; Euskal Herriko bertako oiloaren erakusketa, Iturtxo kalean; fruitu, barazki eta perretxiko erakusketa eta lehiaketa, Joxe Migel Barandiaran plazan, eta abar. Kalitatea agerian geratu da erakusgai ziren barazkietan, fruituetan, ganaduetan eta bestelako produktuetan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.