BIHAR BERRIA-N

Pastor: "Oinarrian ez bagaude ados, nekez eraikiko dugu elkarbizitzaren eraikina"

PSE-EEko bozeramaileak aitortu du PSE-EAJ akordioarekin PSE "aitortua" sentitu dela. Hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

jarraia83746.jpg
2013ko irailaren 14a
18:45
Entzun

EAJ-PSE akordioa izan du hizketagai nagusi Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak. Besteak beste, esan du asmoa ez dela Urkulluk "lasaitasun handiagoz gobernatzea edo EAJri aurpegia garbitzea, eta ez du, inondik ere, legegintzaldirako akordioa izateko helbururik".

Halaber, uste du akordio horretan lekua duela EH Bilduk: "[Koalizioak] Erabat gustura egon beharko luke zerga arautegian jaso dugunarekin, haiekin Gipuzkoako Batzar Nagusietan sinatu dugunarekiko oso antzekoa baita".

Bake lantaldea utzi du asteon PSE-EEk, eta horren inguruan ere mintzatu da Pastor: "Bere iraganaren irakurketa kritikoa egitea saihestu du beti Bilduk. Areago, iraganari gorazarre ere egiten diola dirudi batzuetan". Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak EH Bilduri egotzi zion "zoru etikoa" bere ez egitea, eta EAJk galdetu zion ea zer aldatu den udaberriaz geroztik, lehen koalizioarekin esertzeko prest egotetik lantaldeko mahaitik joatera igarotzeko. Pastorrek erantzun du: "Zer gertatu da udan? Guztiz kontrakoa: Euskadiko herri guztiak presoen argazkiz eta kalejirez josiak ikusi ditugu, jaietan herritarren ordezkaritzak ezker abertzalearen ingurukoek hartu dituzte, eta ez da autokritika adierazpenik egin".

Bestalde, errealitate legal eta judiziala "gauden errealitatera egokitu" behar dela uste du. Pastorren arabera, "zentzuz eta inteligentzia politikoz" aritu behar da, "ez daitezen egin euskal gizartearentzat arrotzak izan daitezkeen astakeriak".

Bihar argitaratuko du BERRIAk Pastorri eginiko elkarrizketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.