Pastor (PSE): "ETA da bere presoen eskubideen aurka egiten duena"

2011ko irailaren 14a
15:21
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak gaur Gernikako Akordioaren sinatzaileei erantzun dienez, "ETA da bere presoen eskubideen aurka egiten duena, ez [Espainiako] Gobernua. Honek zorrotz betetzen du espetxe politika". Pastorrek uste du erakunde armatuak kartzeletako abantailak hartzea eragozten diela presoei.

Gernikako Akordioaren ordezkariak Madrilera joan ziren atzo, Mercedes Gallizo Espainiako Espetxe Zaintzarako zuzendariarekin biltzeko asmoz, baina honek ez zituen hartu. Gutuna utzi zioten, euskal presoen eskubideen inguruan akordioak dioena betetzeko eta EPPKrekin biltzeko dituzten oztopoak eteteko eskatuz.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.