Pastor: "PSEk beti esan izan du 'Egunkaria auzia'-k oinarririk ez zuela"

PSE-EEko bozeramailearen ustez, "nabarmena da gehiegikeriak egon zirela".

2010eko urtarrilaren 14a
16:01
Entzun
"Guk beti esan izan dugu Egunkaria auzia-k oinarririk ez zuela", adierazi du Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaile eta Bizkaiko idazkari nagusiak Onda Vasca irrati katean. "Eta Fiskaltzak garbi utzi du artxiboa eskatzen duela".

Pastorren iritziz, "nabarmena da gehiegikeriak egon zirela, eta alderdi sozialistak ere kritikatu zituen". Garai haietan -2003ko otsailean itxi zuten Egunkaria- "agian, ekintza [judizial] batzuk gehiegi dimentsionatu ziren, eta baliteke aro horren azken ostikoetan egotea"

Abenduaren 19an ere Miguel Angel Carballo fiskalaren jarrera zein den azpimarratu zuen PSEko bozeramaileak, fiskalak auzipetuen aurka kargurik eskatu ez eta auziaren artxiboa eskatu izana "poztekoa" delako. "Horrek erakusten du Zuzenbide Estatuak ezin duela gehiegikeriarik eta akatsik egin, eta okerrak zuzentzeko tresnak dituela".

Atzo PSEk Gipuzkoako Batzar Nagusietan auziaren artxiboari buruzko bozketan aldeko botoa eman zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.