Pastorrek dio Gobernuak "legea hautsi gabe" aurrerapausoak eman ditzakeela presoen auzian

"Zerbait" egiten has daitezkeela iritzi dio PSE-EEko bozeramaileak. Eusko Alkartasunak ere aurrerapausoak eskatu ditu normalizazioaren bidean eta dei egin die herritarrei etziko manifestazioan parte hartzera eta aurrera.

2012ko urtarrilaren 5a
15:23
Entzun

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak gaur goizean Radio Euskadin esan du Espainiako Gobernuak eman ditzakeela aurrerapausoak presoen auzian "legea hautsi gabe eta presarik gabe". PPren gobernuak hartzen dituen erabakiak errespetatuko dituztela aurreratu du, eta "zerbait" egiten has daitezkeela horiek gaineratu du.

Peio Urizar Eusko Alkartasunako idazkari nagusiak etziko manifestazioan parte hartuko duela iragarri du, eta horrekin batera herritarrei parte hartzera dei egin die, sakabanaketarekin amaitzeko eta euskal presoen eskubideen alde. Ohar baten bidez Espainiako Gobernuari eskatu dio gatazkaren konponbide erraztuko duen espetxe politika ezartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.