Irudia. Bilbo
PATAKON GAZTETXETIK, AUZITEGIRA
Patakon gaztetxea hartu zutenean Ertzaintzak identifikatutako bi pertsonak auzitegian deklaratu zuten atzo, epailearen aurrean. Eraikinaren barruan al zeuden galdetu zieten; haiek erantzun zieten auzotarrak direla eta zer gertatzen ari zen ikustera joan zirela. Ertzaintzak beste bost lagun ere identifikatu zituen Patakon inguruan, eta haiek uda ondoren joan beharko dute auzitegira, inputatu gisa. Auzitegi atarian protesta egin zuten atzo; Bilduko zinegotziak han izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu