Bihar berria-n

Patrick Dallennes: "Frantziak ez du bake prozesuan engaiatu behar, gerrarik ez baita izan"

Aieteko Adierazpenari buruz galdetuta, Frantziak urratsak egin beharrik ez duela erantzun die Patrick Dallennes Baionako suprefetak, Ahoan Bilorik Gabe egindako elkarrizketan, Ipar Euskal Herriko euskal hedabideei. Ukatu du lotura dagoela ekainaren 15ean iheslari politikoek Miarritzen egindako agerraldiaren eta atxiloketen artean. Barne politika Frantziak erabakitzen duela dio, ez Espainiak. Bihar argitaratuko du elkarrizketa BERRIAk.

Aitor Renteria.
2013ko uztailaren 4a
17:47
Entzun

Duela zortzi hilabete heldu zen Patrick Dallennes Baionako suprefeta Ipar Euskal Herrira. Gori-gorian dagoen giro politikoaz galdetuta, Frantziaren jarrera argi azaldu du. Frantziak ez dio aitorpen instituzionalik eginen Ipar Euskal Herriari, adostasun zabala egon arren horren inguruan. Nafarroa Beherea herri elkargo batean biltzeko proposamena landuko du, adostasunik ez dagoen arren.

Hendaiako ikastolaren kasuan, aterabide bakarra ikusten du, gurasoek ordaintzea eraikuntza. Larriagoa oraindik. Frantzia ez dago prest euskara baliatzeko adminstrazioan, ez seinaleetan, ez harreran, ez dokumentuetan. Euskara maila bateraino lagunduko duela dio, eta zalantzan jarri du desagertzeko arriskuan dagoela.

AHTa, Donostia-Baiona arteko tren lotura, sexu bereko pertsonen ezkontza eta bertze hainbat gai jorratu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.