Espainiako enpresarien zirkuluak egindako Industria lehiakorra, hazkundea berreskuratzeko gakoa txostenaren arabera, abiadura handiko trenean (AHT) egiten ari den inbertsioak ohiko trenbidera «berbideratu» behar dira,salgaien garraioari bultzada bat emateko, eta logistikari zerbitzuak eskaintzeko.
ELA sindikatuak ohar baten bidez ohartarazi du aspaldi esan zuela enpresariak orain esaten ari direna. Alegia, AHTa ez dela salgaietarako egokia.
ELAk salatu du erakundeek ez dutela argudiorik proiektuarekin jarraitzeko. «Inposatzen ari diren proiektuarekin diru publiko asko enpresa pribatuei ematen ari dira, beste arloetan dauden beharren kalterako. AHTak ez du balio jendeak egunero dituen beharrak asetzeko, eta salgaiak mugitzeko ere ez da egokia. Gainera, ondorio konponezinak ditu ingurumenean».
ELAk Nafarroako Gobernuari eta Jaurlaritzari eskatu die alboratzeko behin betiko proiektua.
Patronalak dio AHTan egiten ari den inbertsioa «berbideratu» behar dela
ELAk esan du aspaldi ohartarazi zuela AHTa ez dela salgaietarako egokia, eta proiektua alboratzeko eskatu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu