Euskarari prestigioa emateko "saio handiak" egin behar dira, eta lan horretan "herri aginteek eta herri erakundeek zeregin handia dute". Hala adierazi dio Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak BERRIAri. Hari eginiko elkarrizketa argitaratuko du kazetak igandean.
Hainbat gai jorratu ditu Baztarrikak. Besteak beste, Euskararen Legea izan du hizpide. Haren ustez, euskara biziberritzeko prozesuan Euskal Autonomia Erkidegoan eman den aurrerakada "ezin da ulertu lege horrek eman duen aukeraz jabetu gabe". Baztarrikaren esanetan, lege hori izan da hizkuntza eskubideak bermatzeko "obligazioak" ezarri dituena.