Euskara

Patxi Baztarrikak uste du lortzeko modukoa dela hizkuntz politikari buruzko adostasuna

2008ko irailaren 30a
17:42
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sustatuta, Euskara 21 ekimenean hainbat mintegi ari dira egiten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, dagoeneko ekarpen "ugari" jaso dute, eta Patxi Baztarrika sailburuordeak gaur adierazi du "hizkuntz politikari buruzko adostasuna lortzeko modukoa" dela, "beharrezkoa izateaz gain". Haren arabera, hori ikusi da azkenaldian izan dituzten hartu-emanetan. "Adostasuna eta erritmo egoki bat oinarrizkoak dira euskara berpizteko".



Jaurlaritzak, Euskararen Aholku Batzordearen bidez, XXI, mendeko hizkuntz politikaren oinarriei buruzko eztabaida eta hausnarketa jarria du abian. Asmo horrekin eratu zuen batzorde-atal Berezia. "Gogoeta prozesu honetan, orain arte hizkuntza politikaren alorrean egindako bidea aztertu, eta, ondorengo urteetarako oinarriak zehaztu nahi dira".

Irailaren erdialdera hasi ziren mintegiekin, eta azaroaren amaiera arte egingo dituzte. Bi irizpide nagusi dauzkate: batetik, erakunde eta sektore estrategikoak kontuan hartzea eta, bestetik, lurraldeak ere kontuan hartzea. Euskara 21 ekimena bera duela bost hilabete jarri zuten martxan, eta webgunean 2.100 ekarpen jaso dituzte, Baztarrikak esan duenez.

Urtea bukatzerako behin betiko txostena bukatuta izatea espero dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.