hilberria

Patxi Ezkiaga EAJko GBBko kide ohia hil da

Gaixotasun baten ondorioz zendu da. Tolosakoa zen.

2012ko abenduaren 10a
18:39
Entzun

Patxi Ezkiaga Ormazabal (Tolosa, 55 urte) EAJko GBB Gipuzko Buru Batzarreko kide ohia eta Tolosako zinegotzi izandakoa hil da —1991-1999n artean izan zen—, minbiziak jota. Lizartzan ere izan zen hautetsi.

GBBn Joseba Egibarren laguntzaile nagusietakoa izan zen. Egibar aurten berriro hautatu dutenean Gipuzkoako EAJko presidente, bere hitzaldian GBBtik ateratako lagunen aitortza egin zuen, eta, batez ere, Ezkiaga aipatu zuen, 1987tik zuzendaritzan kide izan zuelako.

Tolosaldeko Apattalurra Industri Lurreko kudeatzaile ere izan zen Ezkiaga.

Haren aldeko hileta elizkizuna bihar arratsaldean izango da, Tolosako Santa Maria elizan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.