Patxi Gomez ortuellarraren atxiloketa salatzeko eta hura aske uzteko eskatzeko, Ortuellan manifestazioa egingo dute datorren larunbatean, 12:30etik aurrera. Ezker abertzalea, Aralar, EA, Alternatiba, Bilgune Feminista, Eleak, LAB, Eilas, ESK, Etxerat, Herrira, ESAIT eta Gazte Independentistak erakudeek egin dute deia. Konponbidearen alde, atxiloketarik ez, Patxi askatu! leloa izango du martxak.
Espainiako Poliziak herenegun atzeman zuen, Bilbon, Auzitegi Gorenak luzatutako zigorra betetzeko. Gomezek hogei urte egin zituen preso, eta 2009an irten zen espetxetik. Orain beste hamar urterako espetxeratuko dute, Parot doktrina delakoa ezarri diotelako.
Ortuellako martxako antolatzaileek Espainiako Gobernuari gaixorik dauden presoak eta kondenaren hiru laurdena beteta dauzkatenak askatzeko, eta presoen sakabanaketari bukaera emateko ere eskatuko diote.