Bihar BERRIA-n

Patxi Lopez: "32 urte daramatzagu gure bizitzari eragiten dizkioten kontuez erabakitzen"

Eusko Jaurlaritzako lehendakarigai eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eginiko elkarrizketa argitaratuko du bihar BERRIAk.

2012ko urriaren 12a
23:58
Entzun

Irabazteko aurkeztu naiz, ziur bainago euskal gizarteak ulertu egin duela gure gobernuak izan duen balioa eta esanahia Ekonomiaz, estatus politikoaz eta abarrez hitz egin du Patxi Lopezek. Hona hemen esandakoen aurrerapen bat:

- "Urkulluk dio murrizketak egin beharko direla, baina ez du esaten non, eta eufemismoak erabiltzen ditu independentziaz hitz egiten duenean".

- "Herritarrek [PPrekin eginiko] itun horren esanahia ikusten badute, ohartuko dira gobernu honek eutsi egin diela bere printzipioei, eta horregatik hain justu, hautsi da ituna".

- "EH Bilduk herri honetan gertatu denaren erantzukizuna bere gain hartu behar du oraindik".

- "Funtsezkoena da zer galdetuko zaien zehaztea. Erabakitzeko eskubidea baino lehenago zehaztu behar dugu zer den erabaki behar duguna".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.