PPk izango du hurrengo lege agintaldian Espainiako Kongresuko mahaiko presidentetza. Aurrekoan Patxi Lopez izendatu zuten presidente, eta PSOEk ere hautagai zuen berriro. Baina ekainean hauteskundeak errepikatu eta gero, PPk eta Ciudadanosek egin duten akordioari esker, popularrena izango da kargua. Bostetik hiru kargu PPrentzat izango dira, eta beste biak, Ciudadanosentzat.
Mariano Rajoy PPko presidentegaiak iragarri du Ana Pastor izango dela Kongresuko presidentea.
Ciudadanoseko iturriek jakinarazi dutenez, presidenteordetza bat eta idazkaritza bat izango dute. Horiek ere arratsaldean ziren zehaztekoak nortzuk izango diren. Ekaineko hauteskundeetan zortzi diputatu galdu ostean, mahaitik kanpo geratzekoa zen bere Albert Riveraren alderdia.
PPk eta Ciudadanosek gehiengo osorik ez dutenez, bozketaren bigarren itzulian izan baditu aukerak Lopezek oraindik presidente izateko, baina PSOEk horretarakok PP eta Ciudadanos ez beste alderdi guztien babesa beharko luke, alderdi independentistena barne, eta sozialistek ere itxaropen gutxi dute.
Bihar osatuko da Kongresuko mahaia.