Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Azpeitian (Gipuzkoa) izan da gaur, Loiolan, Inazio Uria zenaren aldeko omenaldian. ETAk hil zuen Uria enpresaburua, abenduaren 3an tiroz, Loiolan, eta hileko hirugarren egunez elkarretaratze isila egiten dute haren senideek eta gertukoek.
Lopezez gain, han izan dira, besteak beste, Rodolfo Ares Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, Iñaki Arriola Garraio sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia edota Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea.
Altuna y Uria enpresak zerga iraultzailea ordaindu ez izana eta abiadura handiko treneko egitasmoko lanetan parte hartu izana aipatu zituen ETAk hilketa aldarrikatzean.
Lurrikara handia sortu zuen atentatu hark Azpeitian ere, eta EAJk -EAren laguntzaz- alkatetza kendu zion ezker abertzaleari, zentsura mozio bidez.
Politika
Patxi Lopez, Inazio Uria zenaren senideekin
ETAk abenduaren 3an hildako enpresaburuaren aldeko elkarretaratzea egin dute Azpeitian, Loiolan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu