"Santillanako Agirian sustraitzen da PSE-EEren proposamena", nabarmendu du Lopezek ETBn egin dioten elkarrizketan; hau da, PSOEk Estatu ereduari buruz hitzartu zuen agiriarekin. Hain zuzen ere, agiri horretan estatutuen erreformak erkidego bakoitzak planteatu behar dituela jasotzen duela azaldu du Lopezek, eta, beraz, PSEren ekimena "leku egokian" jaio dela.
PSEren Estatutua erreformatzeko proposamenak PSOEko zenbait buruzagiren kritika jaso du, eta haiei erantzunez egin ditu Lopezek adierazpen horiek. Kritika horiek ezezagutzaren ondorio direla azpimarratu du; hots, PSEren ekimenaren aurka mintzatu diren buruzagi sozialistek ez dutela testua irakurri, eta horregatik egin dituztela adierazpen horiek.
Politika
Patxi Lopez: "PSEren Estatutuaren erreformarako proposamena bat dator Santillanako agiriarekin"
PSE-EEk Gernikako Estatutua erreformatzeko egin duen proposamena PSOEk Espainiako estatu ereduari buruz duen ikuspegiarekin bat datorrela agertu du gaur Patxi Lopezek, EAEko sozialisten idazkari nagusiak. PSOEko buruzagi batzuk PSEri egin dizkioten kritikei erantzunez esan du hori Lopezek; areago, kritika horien atzean ezezagutza dagoela iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu