Politika

Patxi Lopezek ezker abertzaleari egotzi dio prozesuan trabak jartzea

2006ko azaroaren 18a
13:31
Entzun
PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek esan duenez, ezker abertzalea da prozesuari "trabak" jartzen ari dena. Madrilen egin ditu adierazpenak, PSOEren batzar federala hasi aurretik. Beraiek gauzak oso garbi dituztela esan du, eta dekalogorik ez dela behar azpimarratu du. Garbi eduki beharreko gutxieneko oinarriak honakoak dira bere iritzian: indarkeriarik eza, demokrazia, Zuzenbide Estatua eta legearen barruan jokatzea.

Bidea "luzea, gogorra eta zaila" izango zela esan zutela gogorarazi du Lopezek komunikabideen aurrean, eta hori ez dela "motza, azkarra eta erraza" azpimarratu nahi izan du. "Arazoak sortuko zirela bagenekien, eta halaxe izaten ari da". Prozesuan norberak dituen ardurak nork bere gain hartzeko deia egin du.

Ezker abertzaleari leporatu dio prozesuari "trabak" jartzean, eta gainera, aurrera egin nahi badute traba horiek mugitzeko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.