Patxi Lopezen agurreko gutuna, Jaurlaritzako langileei zuzendua

2012ko abenduaren 13a
09:22
Entzun

Patxi Lopezek Eusko Jaurlaritzako langileei idatzitako agur gutuna

Lagun agurgarria:

Euskadin ziklo politiko bat ixten da eta, nire kasuan, ziklo pertsonal eta profesional bat. Eusko Jaurlaritzan nire agintaldia amaitzera doa eta egunero Administrazioa esfortzuz eta profesionaltasunez martxan jartzen duzuenok agurtu nahi zaituztet.

Urte zoragarriak izan dira hauek. Gauza handiak egin ditugu elkarrekin. Eta ziur nago sustatu ditugun hainbat politika eta ekimen denboran jarraituko dutela, etorkizuneko euskal gizarte modernoaren oinarri bezala. Baina, ezer gutxi posible izango litzateke, euskal administrazioaren sostengua zareten zuon elkarlanarik gabe.

Euskadiko Gobernu Sozialista badoa, baina Eusko Jaurlaritzak dirau. Zerbitzu publikoak dirau, hiritarrei arreta dirau. Euskadi ez da gelditzen eta hori zuok guztion eguneroko lanari esker da.

Horregatik, nire eskerrik beroena eta denbora honetan Euskadiren alde lan eta zerbitzuan bat egitea ohorea izan dela adierazi nahi dizuet. Eta hurrengo Gobernuari, nik izan dudan, ardura eta leialtasun bera eskaini diezaiozuela eskatzen dizuet.

Besarkada bero bat.

Patxi López
Lehendakaria

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.