Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, etorkizunean indarkeriarik ez egoteko harresi bat eraikitzeko balio behar du bonbardaketak. Nestor Basterretxearen Suak eragindako agonia eskulturaren aurkezpenean egin ditu Lopezek adierazpen hauek.
Urteurrena "Euskadi erabat aske" den unean heldu dela gogorarazi du Lopezek, "askatasunaren eta demokraziaren garaipenari esker".
"Askatasunari eta tolerantziari ezezkoa ematen diegunean, justiziari eta eskubideari uko egiten diegunean, izua sortzen duen munstroa jaiotzen da", esan du.