Lopezek argitu duenez, PSE-EEren eta Batasunaren arteko bilera ez da egingo Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak, Espainiako Kongresuan ETArekin hitz egiten hasiko dela iragarri arte. PSE-EEk ez du oraindik erabaki zeintzu izango diren bere hizketakideak Batasunarekin egingo diten bilera horretan.
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren aurka EAEko Auzitegi Nagusiaktramiterako onartutako kereilaren inguruan zer iritzi duen ere galdetu diote, gaur, Lopezi Bilbon egin duen agerraldian. PSE-EEko idazkari nagusiak erantzun du Justiziaren erabaki guztiak "errepetatzen" dituela "gehiago ala gutxiago gustatu arren.
Joan den ostiralean onartu zuen EAEko Auzitegi Nagusiak Ibarretxeren eta Batasuneko Arnaldo Otegi, Pernando Barrena eta Juan Joxe Petrikorenaren aurka jarritako kereila. Ermuko Foroak jarri zuen, joan den apirilaren 19an, Batasuneko kideek eta Ibarretxek bilera egin zutelako.
Politika
Patxi Lopezen hitzetan PSE-EEk ez du legez kanpoko ezer ere egingo ezker abertzalearekin biltzen bada
Gizartearen zati bat ordezkatzen duen ezker abetzalearekin biltzeagatik, PSE-EEk ez du inolako legerik hautsiko, Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzetan. Ezker abertzaleak gizartearen zati bat ordezkatzen duela azpimarratu du Lopezek eta, beraz, Batasunarekin biltzea ez litzateke legez kanpoko ezer ere egitea izango. "Indarkeriatik hurbil daudenek legezkotasunean oinarrituta politika egiteko urratsak eman ditzaten ahalegik egitea ona da, ez dugu legezkontrakotasunik egiten".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu