Politika

Patxi Lopezentzat "bateragarria" da Espainiako selekzioak jokatzea eta euskal selekzioa defendatzea

Jaurlaritzak "begirunerik" ez duela izango berretsi du, udako jaiak "terrorismoa goratzeko erabili nahi dituztenekin". Eta lan politika aktiboen transferentzia irailean egingo dela adierazi.

2010eko abuztuaren 9a
16:09
Entzun
Ameriketako Estatu Batuetatik egindako bidaiatik bueltan, Gasteizen egin ditu lehen adierazpenak Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Espainiako kirol selekzioak Euskal Herrian jokatzea eta euskal selekzioek nazioarteko txapelketetan jokatzeko eskaerak "bateragarriak" direla adierazi du, eta Espainiako gizonezkoen saskibaloi selekzioak jokatu duen partidetan "normalitatea" nagusitu dela. "Anormala dena da, 30 urte pasa behar izana hemen jokatzeko". Eta erantsi du, Espainiako selekzioak Euskal Herrian jokatzea edo Espainiako Vuelta Euskal Herritik pasatzea ez dela "politika", "kirola baizik".

Udako jaietako aldarrikapenak

"Aurten ere" ezker abertzaleak herrietako jaiak "erabiltzea" ez duela onartuko azpimarratu du lehendakariak. Batasunarekin hainbat alderdi egiten ari diren bilerei dagokionez, ezker abertzaleak "ETArekin apurtu bitartean, merezi ez duen protagonismoa ematea" kritikatu du lehendakariak. "Ez dugu begirunerik izango terrorismo goraipamenekin".

Lan politika aktiboen trasnferentzia

Patxi Lopezek "baikorra" dela eta transferentzia hori "irailerako lortuko dela uste" duela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.