Andres Iñigo, Patxi Zabaleta eta Henrike Knörr euskaltzainek aurkeztu zuten Salaberriren hautagaitza; Pagolarena, berriz, Patxi Goenagak, Beñat Oihartzabalek eta Piarres Xarritonek.
Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan ari dira egiten euskaltzainak osoko bilkura, eta Patxi Ondarra zenaren lekua hartzeko euskaltzain oso berria hautatzea zuten lanetako bat. Hain justu, bozketa egin eta Patxi Salaberriren hautagaitza izan da irabazle.
Patxi Salaberri 1959an jaio zen Uxuen, ezkondua da eta bi haurren aita. Filologia Hispanikoan lizentziaduna eta Euskal Filologian doktore da, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle 1986tik. 2002tik Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikaren Departamenduko zuzendaria da. Nafarroako Euskararen Kontseiluko kide izan zen, baina dimisioa eman zuen kargu horretatik. NUPen euskararen plangintza diseinatzeko batzordeko kide izan zen, baina kargu horretan ere dimisoa eman zuen. Erakunde batean zein bestean euskara sustatzeko behar adina ahaleginik ez sumatzea izan zen kargua uzteko arrazoia.
EAEko Euskararen Aholku Batzordeko kide da 1996tik, toponimia arloan. Urte beretik euskaltzain urgazle da, eta euskararen akademiako Onomastika batzordeko kide 1989tik. Hain justu, onomastika da Salaberriren ikerketa lerro nagusia, dialektologian ere aritu den arren.
Euskara
Patxi Salaberri hautatu dute euskaltzain, Ondarra zenak utzitako aulkia betetzeko
Patxi Salaberri (Uxue, 1959) hizkuntzalari eta irakasle nafarra euskaltzain oso hautatu du euskararen akademiak, hain justu, Patxi Ondarra zenak hutsik utzitako aulkia betetzeko. Bi hautagai ziren lehian: Salaberri bera eta Rosa Miren Pagola. Azkenean, Salaberriren aldeko hautua egin du Euskaltzaindiko osoko bilkurak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu