Patxi Urangak, Olatz Lasagabasterrek eta Ainara Vazquezek atxilotuta segitzen dute, Espainiako Poliziaren esku, eta oraindik ere inkomunikatuta dauzkate. Poliziak atzo goizean atzeman zituen, ETAko talde bat osatzen dutelakoan; Uranga eta Lasagabaster bikotea Usurbilen (Gipuzkoa) atxilotu zituzten eta Vazquez Astigarragan (Gipuzkoa).
Poliziaren arabera, 75 kilo lehergai zeuzkaten. "Badaezpadako operazioa" izan dela azaldu zuen Antonio Camacho Espainiako Estatuko Segurtasun idazkariak. Atxilotuek atentaturik ez dutela egin esan zuen, baina horretarako prest zeudela.
Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak zuzendu zuen operazioa.
Atxiloketak
Patxi Urangak, Olatz Lasagabasterrek eta Ainara Vazquezek inkomunikatuta segitzen dute
Atzo atxilotu zituen Espainiako Poliziak, "badaezpadako operazioan", ETAko talde bat osatzen dutelakoan. Espainiako Estatuko Segurtasun idazkariak dio oraindik atentaturik ez zuela egin taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu