Gatazka politikoa

Patxi Zabaleta: "Autonomiaren defentsa ez da horren kontra egon direnen esku utzi behar"

Aralar taldeko koordinatzaile Patxi Zabaletak autonomiaren defentsa ez dela "horren kontra egon direnen" esku utzi behar adierazi du. "Autonomiaren aldarrikapenean ez digute ez PSEk ezta PPk ere irabazi behar beti autonomiaren kontra egon direlako", esan du Zabaletak. Bestalde, batzuk Estatutua aldatzeko prest daudela eta besteak ez dutela aldaketarik nahi adierazi du Aralar taldeko koordinatzaileak. Zabaletaren ustez, autonomia eta autodeterminazioaren aldeko aldarrikapenak ez dute txosten berean egon behar.

2003ko abuztuaren 7a
14:20
Entzun
Patxi Zabaletak gaur Euskadi Irratian esan duenez, Juan Jose Ibarretxek proposatutako planak sortu dituen erreakzioak onak dira Euskal Herriarentzat.Ibarretxeren planaren inguruan PSE-EEk aurkeztuko duen ekimena baikortasunez ikusi behar dela adierazi du Zabaletak.

"Aztertu behar diren ezaugarri batzuk dauzka Ibarretxe planak", adierazi du Zabaletak Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan. "Gernikako Estatutuaren ildo beretik baldin badoa, Estatutua ez betetzearen arduraduna zein den galdetuko nuke", gehitu du Aralarko kideak.

"Independendistak garelako Aralar taldea planaren kontrakoa da". "Bide beretik jarraitzeko eskubidea eta nahia dugu", esan du Zabaletak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.