"Une honetan oinarrizko erronka da mahaia eratzea. Etsigarrai litzateke datorren urtea mahaia eratu gabe hastea", esan du Zabaletak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan.
Mahaia eratzeko bide horretan, behar bada, "sukaldeko lana, aurreko faseetakoa" egin beharko dela oraindik onartu du, eta, ondorioz, atzo agertu zuen bezala, ez du gaizki ikusten EBk proposatzen duen bezala mahaia prestatzeko batzorde bat osatzea. Dena den, "aurreko faseetako" lan hori nolabait egina zegoela erantsi du, eta Eginoko Mahaia eta Nazio Eztabaidagunea jarri ditu horren adibide. "Bazeuden aurreko faseak, Eginoko Mahaia eta Nazio Eztabaidagunea, kasu. Baian bidegabeki baztertuak izan dira", kritikatu du.
EBrekin koalizioa egiteko aukeraz ere mintzatu da Aralarreko koordinatzaile nagusia, eta irailean zehaztasunak negoziatzen hasiko direla berretsidu. Onartu du zailtasunak badirela, besteak beste, Aralar independentista eta EB federalista diren heinean, baina koalizioa osatuz gero, gizartean beharrezkoa den "transbertsalitatea" islatuko lukeela nabarmendu du.
Politika
Patxi Zabaleta: "Eginoko Mahaia eta Nazio Eztabaidagunea bidegabeki baztertuak izan dira"
Aralarreko koordinatzaile nagusi Patxi Zabaletak argi du une honetan konponbide prozesuan aurrera egiteko erronka nagusia alderdien mahaia eratzea dela. Ahalegin guztiak horretara bideratu behar direla iritzi dio, eta beharrezkoa bada, baita mahaia eratu aurreko faseko lana egiteko ere. Aurretiko lan hori, ordea, zenbait forok egina zutela erantsi du, hala nola, Eginoko Mahaiak eta Nazio Eztabaidaguneak. "Bidegabeki baztertuak" izan direla salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu