Ezkerreko alternatiba abertzalea sendotzeko asmoz, Aralar IV. Kongresua egiten ari da gaur Iruñean eta Patxi Zabaleta alderdiko koordinatzaileak "eskerrak jasan duzuen guztiagatik baina prestatu berriro ni jasaten jarraitzeko" adierazi du. Gaurkoan estatutuen eta ponentzia politikoaren inguruan eztabaidatu dute. Bihar ere Kongresuarekin jarraituko du Aralarrek eta erabaki garrantzitsua hartuko du gainera, Aralarko koordinatzaile nagusi berria aukeratuko baitu.
Nafarroako Gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren gobernatzeko modua "oso antzekoa eta parekatua" dela adierazi du Aralarreko koordinatzaileak eta hori "kezkatzekoa" dela. Horregatik, "Aralarrek barne egitura indartu behar du oposizio zuzena, leiala eta bidezkoa egiteko".
Aralarreko koordinatzaileak biltzarra aurkezteko hitzaldian "bakea, elkarrizketa, autodeterminazioa, askatasuna, aniztasuna eta erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu ditu. "Horretarako bide bakarra, bide duina, bide ibilgarria, aurreratzeak eskuratzeko, mantentzeko eta eusteko bide bakarra politika hutsaren bidea besterik ez da”, zehaztu du.
politika
Patxi Zabaleta: "Eskerrak jasan duzuen guztiagatik baina prestatu berriro ni jasaten jarraitzeko"
Aralar IV. Kongresua egiten ari da Iruñean. Gaur estatutuen eta ponentzia politikoaren inguruan eztabaidatu dute. Bihar, Aralarko koordinatzaile nagusia aukeratuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu