Espero zen legez, eta ezusterik ezean, Patxi Zabaleta izango da Nafarroa Bairen zerrendaburuadatozen urteko foru hauteskundeetan. Koalizioaren barne eztabaida oraindik amaitu ez bada ere, hurrengo legealdirako Aralarrek EAJrekin eta EArekin hitzartu dituen akordioen arabera, Aralarri dagokio aukeratzea Nafarroako presidentegaia. Gauzak horrela, atzo bukatzen zen epea Aralarren bazkideen artean hautagaia aurkezteko, eta besterik ez denez aurkeztu, Patxi Zabaletaizango da zerrendaburua.
Urriaren 16an, Nafarroako Aralarrek batzarra egingo du, eta bertan Patxi Zabaletaren hautagaitza berretsiko da. Aralarren arabera, Zabaletaren izendapenak erakusten du alderdiak «pauso bat gehiago» eman duela koalizioa sendotzeko bidean.
Batzar horretan, Aralarrek egungo egoera politikoa zein koalizioaren barne egoera izango du eztabaidagai. Haren ustez, gizarteak eskatu egiten dio «jarduera politikoa eta instituzionala baldintzatu duten barne arazoak eta gabeziak konpon» ditzala Nafarroa Baik.
Aralarrek dio arazook konpontzeko konpromisoa duela eta EAJrekin zein EArekin hitzartutako itunek hori erakusten dutela. Era berean, gaineratu du UPNri aurre egingo dion alternatiba politiko bat eskaintzeko, edukietan sakondu beharra duela koalizioak.
NaBai zaleen batzarra Artikan
Artikako kultur etxean, NaBai zaleek batzarra egin zuten atzo arratsaldean. Koalizioaren barne egoera aztertu zuten. Batzarraren aurretik, deitzaileetako batek, Jose Luis Mendozak,Nafarroa Bai «proiektu politiko estrategikoa» izateko beharra azpimarratu zuen. Taldebatek landutako proposamena aztertu eta bozkatu zuten batzarrean.
Patxi Zabaleta NaBaiko zerrendaburu izendatuko dute
EArekin eta EAJrekin egindako akordioen arabera, Aralarri dagokio aukeratzea presidentegaia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu