ARALAR

Patxi Zabaletak "ausart jokatzeko" eta PSE zein EAJko egoitzen aurkako erasoak gaitzetsi ditzala eskatu dio HZri

Aralarreko idazkari nagusi Patxi Zabaletak "ausart jokatzeko" eskatu dio Herritarren Zerrendari azken egunotan PSE eta EAJko egoitzek jasan dituzten erasoak gaitzesteko. Era berean "ideologia guztien ekintza politikoa defendatzea" demokrata guztien eginbeharra dela azpimarratu du Zabaletak, eta horregatik "HZk ere egoitzek jaso dituzten erasoak gaitzetsi behar dituela."

2004ko ekainaren 1a
12:47
Entzun
Aralarreko idazkari nagusiak ETBri eskainiako elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok, bertan "erru larritzat" jo du HZko buru Marije Fullaondok "gaitzespen politiketan sartzea egoera desitxuratzea dela"azpimarratu izana.Hala, Zabaletaren irudiko "eraso hauek ez gaitzesteazerrenda politiko bat ezerezera behartzea bezalakoa da" eta zehaztu du, "ez maila berean, baina bai bere norabidean".Aralargo buruak Zapaterok HZren ilegalizazioan izan duen jokaera "koldarra" izan dela nabarmendu du, ildo berean Herritarrez Zerrendari "ausart" joka dezan eta PSE zein EAJko egoitzek jaso ditzuten erasoak gaitzetsi ditzala eskatu dio.

Euskaldunak bozkatzera joan behar dute "baita HZri ere"

Herritarren Zerrenadren ilegalizazioaren aurka "pronunziamendu orokor" bat beharrezkoa dela azpimarratu du Zabaletak, gai berean hiritarrei "nahi dutena" bozkatzera gerturatu daitezen eskatu die "baita HZri ere". Bere ustez Herritarren Zerrendak "beste edozein hautagaitzak jasotzen duen tratua jaso behar duelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.