konpONBIDEARI BEGIRA

Patxi Zabaletak dio amnistia aldarrikatzea ona dela biktima guztientzat

Aralarreko koordinatzaile nagusiak aldebakarreko pauso gehiago emateko eskatu du.

2013ko urtarrilaren 29a
11:51
Entzun

Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiaren arabera, euskal gizarteak amnistiaren aldarrikapena egin beharko luke, “bere letra guztiekin". "Hori ona da indarkeria ororen biktima guztientzat. Egoera hau bizi izan duten eta bizi duten guztienganako errespeturik gorena da. Horixe da erreparazio soziala eta politikoa. Gero, giza erreparazioetan eta barkamenaren eta damuaren eskaeran, jarrera subjektiboak diren guztietan, txalotu egin behar ditugu, eta gehiago izan daitezela eskatu”.

ETAk 2011ko urriaren 20an jarduera armatua betiko bukatu zuela iragarri arren, espetxe politikan ez da aurrerabiderik izan, baina Zabaletak uste du "bake prozesua aurrera" doala. “Bake prozesua ez dago geratuta. ETA erakundeak indarkeriaren erabilera behin betiko ez erabiltzeko hartu zuen konpromisoari esker, urrats kualitatiboa egin zen, eta egoera ezberdinean gaude". Airtortu du Espainiako Gobernuak ez duela "lagundu" eta hori "erantzukizun negatibo handia" dela, eta beste alderdi batzuek ere ez dutela "arriskatu nahi izan".

Aralarreko koordinatzaile nagusiak esan du beharrezkoa dela pausoak ematen jarraitzea. “Urrats horiek aldebakarrekotasunaren printzipiotik etorri behar dira, era guztietako baldintzak edo prezioak baztertuta”. Haren arabera, irizpide printzipio horiek "berdintasuna, bazterketarik eza eta legedia antidemokratikoaren eta salbuespenezko jurisdikzioen berrikuspena" dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.