senaturako hautagaitza bateratua nafarroan

Patxi Zamora izango da EH Bilduk Senaturako proposatuko duen hautagaia

Ezkerrak Iñaki Bernal proposatu duela zabaldu du Noticias de Navarra egunkariak. Geroa Baik zein proposatuko duen jakitea falta da.

Patxi Zamora, paperak eskuan, aurreko agerraldi batean. IDOIA ZABALETA, ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 4a
08:50
Entzun

Noticias de Navarra egunkariaren arabera, Patxi Zamora Kontuz elkarteko eleduna proposatu du EH Bilduk Senaturako Nafarroan adostu duten hautagaitza bateratuan joateko. Ezkerrak Iñaki Bernal proposatu duela zabaldu du egunkari berberak. Ahal Dugu-koek aintzat hartu dute jada badutela senatari bat —Idoia Villanueva, parlamentuak aukeratutakoa—, eta hautagaiak gainerako indar politikoen artean banatzea onartu dute. Horrenbestez, Geroa Baik zein proposatuko duen jakitea falta da.

Espainiako Senaturako hautagaitza bateratua osatzeko akordioa lortu dute Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak. Egun gutxiko negoziazioen ondoren jarri dira ados Nafarroako Gobernura aldaketa ekarri duten lau indar politikoak. Hautagai elkarte baten formula erabiliko dute, eta, beraz, 5.000 sinadura bildu beharko dituzte abenduaren 20ko bozetara modu horretan aurkezteko. Hitzartu dutenaren arabera, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Ezkerraren artean banatuko dituzte hiru hautagaiak. Probintzia bakoitzetik hiru senatari aukeratzen dira boto bidez, zerrenda irekietan, eta autonomia erkidegoko parlamentuak izendatzen du laugarrena. Nafarroan, Ahal Dugu-ko Idoia Villanueva izango da senatari autonomikoa.




 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.