Pantaleon badoa liburuak poloan bizi den elur panpina baten abenturak kontatzen ditu. Inguru zuriak aspertuta desertura egiten du bidaia Zubizarretaren elur panpinak. Bidaia horretan lagun asko egingo ditu Pantaleonek eta epaimahai laguntasuna azpimarratu du balio gisa. Jokin Mitxelena ilustratzaileak egindako marrazkiek osatzen dute Zubizarretaren lana.
Haur eta Gazte literaturako sarituek 14.500 euro jasotzen dituzte. Eta saritutako lana beste hizkuntza batera itzultzeko 2.475 euro gehiago.
Gaztelaniazko saria barriz Javier De Dios Lopezentzat izan da Comida para peces (Hiru)lanagatik. Lehen aldiz saritu du epaimahaiak antzezlan bat. Lanaren kalitatea, ausardia eta inteligentzia saritu nahi izan du epaimahiak. De Diosen lanak gaurkotasun handiko gaia jorratzen du: lantokietan gertatzen diren erasoen inguruan dihardu. Javier de Diosek 18.000 euro jasoko ditu gaztelaniazko Euskadi Literaturako sari gisa eta lana itzultzeko, berriz, 3.535 euro.
Euskarazko narratibakoa eta itzulpegintzakoa hilaren amaieran jakinaraziko dituzte.
Literatura
Patxi Zubizarretak irabazi du haur eta gazte literaturako Euskadi Saria
Euskadi Literatura Sariak jakinarazi dituzte gaur, eta haur eta gazte literaturan Patxi Zubizarretaren =iPantaleon badoa=i(Pamiela saritu dute . Epaimahaiak azpimarratu du oso liburu alai eta baikorra dela. Gaztelaniazko narratibako saria Javier de Diosen =iComida para peces=i (Arrainentzako janaria) antzezlanarentzat izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu