euskal presoak

Patxo eta Isidro Murga aske geratu dira

Ia zortzi urte preso eman eta gero irten dira goizean Leongo espetxetik. 18/98 makrosumarioan auzipetu eta zigortu zituzten, Egin egunkariko administrazio kontseiluko kide izateagatik. 74 urte ditu batak, eta 69 besteak. Aske irten diren unearen bideoa ('Aiaraldea.eus'): [Vimeo]http://vimeo.com/129080953[/Vimeo]

2015eko maiatzaren 28a
08:17
Entzun

Aiaraldea.eus-ek jakinarazi du goizean irten direla Isidro eta Patxo Murga euskal preso laudioarrak Leongo kartzelatik (Espainia).

Bi anaiak 18/98 auzian zigortu zituzten, Egin-eko administrazio kontseiluko kide izateagatik. 2007ko azarotik egon dira preso. Patxo Murgak 74 urte ditu, eta Isidro Murgak, 69.

Azken urteetan bi anaia presoak aske uzteko hainbat ekimen egin dira. Esaterako, 3.500 sinadura batu dira bi presoen askatasuna eskatzeko. Izan ere, legez, 70 urte baino gehiago dituzten presoek askatasuna berreskuratzeko aukera dute. Murgen kasuan, ordea, zigorra osorik beteta irten dira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.