Paueko Auzitegiak aske utzi du Josu Esparza bere aurkako euroaginduaren inguruko erabakia hartu bitartean.
Esparza Espainiako Poliziak Donibane Lohizunen atxilotu zuen atzo Espainiako Auzitegi nazionaleko Fernando Grande Marlaska epaileak bere aurkako euroaginduaren ondorioz. Berri agentziek jakinarazi dutenez, 17:00etan atxilotu zuten, Frantziako Polizia Judizialarekin elkarlanean.
Espainiako Polizia urtarrilean saiatu zen Esparza atxilotzen, Ekinen kontra egindako operazioan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide da Esparza, eta, mugimendu horrek jakinarazi duenez, urtarrilaz geroztik Baionan eta Hendaian bizi izan da, bizitza publikoa eginez.