Gizartea

Paueko Auzitegiak bertan behera utzi du ikastolek "akulturizatu" egiten dutela esaten zuen dibortzio epaia

Dibortzio auzi batean ikastolek "akulturizatu" egiten zutela erabaki zuen Baionako familia epaile batek, eta lau urteko mutiko bat Miarritzeko (Lapurdi) ikastolatik ateratzeko agindu zuen, amaren nahiarekin bat-eginez. Aitak helegitea aurkeztu zuen Paueko Auzitegian, eta arrazoia eman dio: ikastoletan ez dela "akulturizazio" arriskurik dio epai horrek. Irailean ikastolara itzuliko da berriro lau urteko mutikoa.

2006ko ekainaren 27a
17:47
Entzun
Izan ere, Paueko Auzitegiaren arabera, haurrarentzako onena orain arteko hezkuntza ereduarekin eta giroarekin jarraitzea da. Gainera, ikastoletan ez dela "akulturizazio" arriskurik adierazi du, besteak beste, Frantziako Hezkuntza sistemak gidatzen eta zaintzen duelako ikastoletako jarduna.

Lau urteko mutikoa joan den otsailean atera zuten Miarritzeko ikastolatik. Izan ere, aita eta ama banatu zirenean, dibortzio auzian, ikastolatik ateratzeko eskatu zuen amak. Baionako familia epaile batek haren alde egin zuen, baina argudioa izan zen harrigarriena: ikastolek "akulturizatu" egiten dutela arrazoitu zuen.

Aitak helegitea aurkeztu zuen Paueko Auzitegian erabakiaren aurka, eta oraingo epaia haren aldekoa izan da. Arestian aipatu bezala, Paueko Auzitegiak ez du ikastoletan "akulturizazio" arriskurik ikusten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.