AUZITEGIAK

Paueko auzitegiak Emilie Martinen euroagindua ezeztatu du

Espainiako Auzitegi Nazionalak Frantziari bidalitako eskea bertan behera utzi du Paueko auzitegiak, eta hala, prokuradoreak eskatutakoari jarraitzea erabaki du.

Emilie Martin, joan den astean, auzitegian. ISABELLE MIQUELESTORENA
2016ko urriaren 18a
07:09
Entzun

Lau kargu leporatzen dizkio Espainiako Auzitegi Nazionalak Martini: talde terroristako kide izatea, talde terrorista batekin kolaboratzea, terrorismoaren apologia egitea eta Herrira-ren jarduera eteteko neurri prebentiboa urratzea.

Joan den astean aztertu zuten auzia Paueko Auzitegian, eta prokuradoreak nahiz Martinen abokatuak eskatu zuten ez dezatela Espainiaratu. "Ez ekintzen tokia, ezta Martinen inplikazioa ere zehaztu gabeak dira", nabarmendu zuen prokuradoreak. Abokatuak azpimarratu zuenez, berriz, "Martinen ekintzetan Espainia trabatzen duena ez da egiten duena, baizik eta norentzat egiten duen". Prokuradorearen eskea aintzat hartu du auzitegiak, eta Martin ez Espainiaratzea ebatzi du.

Frederique Espagnac Alderdi Sozialistako senataria izan da ebazpenaren balorazioa egin duen lehenetako bat. "Pozik" azaldu da erabakirekin.

Hilaren 10ean, Baionako suprefektura aitzinean 190 pertsona elkartu ziren, eragile politiko, sozial eta sindikal anitzek deituta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.