Presoak
Paueko Auzitegiak ez du Oier Oa aske uztea onartu
Defentsaren eskaerari muzin eginez, Paueko Auzitegiak ez du onartu Oier Oa aske uztea. Horrenbestez, aurrera jarraitzen du gazte horren aurkako euroagindu eskaeraren inguruko prozedurak, eta gaur hamabost, urriaren 21ean, egingo da epaiketa. Haika-Segi auziaren baitan Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak eman zuen Oaren kontrako euroagindua. Irailaren 16an atxilotu zuten Uztaritzen (Lapurdi).
Oaren atxiloketaren eta euroagindua aplikatzeko aukeraren aurka protestatzeko urriaren 15ean manifestazioa egingo da Baionan, 17:00etan, Segik antolatuta. Askatasunak ere bat egin du mobilizazio horrekin, eta hartan parte hartzeko deia egin die herritarrei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu